WEBVTT 00:00:02.090 --> 00:00:05.170 align:center line:90% position:50% size:100% - Larunbatean, UEMAk deituta, protestak egin dituzte 00:00:05.210 --> 00:00:09.650 align:center line:90% position:50% size:100% Euskal Herriko ia 100 udaletxeetan. Hauen helburua euskararen aurkako 00:00:09.710 --> 00:00:12.610 align:center line:90% position:50% size:100% azken epaia salatzea izan da. Azaldu dutenez, 00:00:12.650 --> 00:00:15.650 align:center line:90% position:50% size:100% hemendik aurrera udalek ez dute ia tresnarik izango 00:00:15.840 --> 00:00:18.600 align:center line:90% position:50% size:100% euskara lehenesteko, eta larritzat jo dute 00:00:18.640 --> 00:00:21.460 align:center line:90% position:50% size:100% Auzitegi Gorenak Udal Legearen aurka emandako 00:00:21.620 --> 00:00:23.380 align:center line:90% position:50% size:100% azken epaia. Milaka izan dira 00:00:23.440 --> 00:00:26.200 align:center line:90% position:50% size:100% protesta egitera atera diren ordezkari politiko, 00:00:26.320 --> 00:00:29.640 align:center line:90% position:50% size:100% sozial eta herritarrak. Izan ere, Auzitegi Gorenak 00:00:29.760 --> 00:00:31.860 align:center line:90% position:50% size:100% berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak 00:00:32.000 --> 00:00:34.920 align:center line:90% position:50% size:100% toki erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera 00:00:34.980 --> 00:00:37.220 align:center line:90% position:50% size:100% instituzionalari eta administratiboari 00:00:37.280 --> 00:00:41.240 align:center line:90% position:50% size:100% buruz emandako dekretuaren zenbait artikuluren deuseztasuna. 00:00:41.540 --> 00:00:45.910 align:center line:90% position:50% size:100% Era berean, baliogabetu egiten ditu udalei edozein herritar euskaraz 00:00:45.950 --> 00:00:48.970 align:center line:90% position:50% size:100% artatzeko eta ondoren hark aukeratutako hizkuntzan 00:00:49.070 --> 00:00:51.950 align:center line:90% position:50% size:100% jarraitzeko eta gailu automatikoetako mezuetan 00:00:52.190 --> 00:00:55.610 align:center line:90% position:50% size:100% lehenik euskara erabiltzeko eskatzen zieten artikuluak. 00:00:55.950 --> 00:00:58.860 align:center line:90% position:50% size:100% UEMAko lehendakariak euskarak lege babesa eta 00:00:58.900 --> 00:01:01.820 align:center line:90% position:50% size:100% euskal herritarrek justizia behar dutela azpimarratu du, 00:01:02.020 --> 00:01:04.840 align:center line:90% position:50% size:100% eta, beraz, klase politikoari eta gizarteriari 00:01:05.100 --> 00:01:08.560 align:center line:90% position:50% size:100% elkarrekin jarduteko deia egin die. Gauzak horrela, 00:01:08.620 --> 00:01:11.810 align:center line:90% position:50% size:100% lehendakariak adierazi du Euskalgintzak hurrengo asteetarako 00:01:11.870 --> 00:01:14.810 align:center line:90% position:50% size:100% prestatuko dituen mobilizazioekin bat egingo duela, 00:01:14.870 --> 00:01:18.470 align:center line:90% position:50% size:100% eta protestetan egon diren udal, erakunde, euskara elkarte 00:01:18.530 --> 00:01:21.350 align:center line:90% position:50% size:100% eta milaka herritarrei eskerrak eman dizkie.