WEBVTT 00:00:00.030 --> 00:00:03.950 align:center line:90% position:50% size:100% - Marea Horia ekimena antolatu du berriz ere Ongi Etorri Errefuxiatuak 00:00:04.030 --> 00:00:06.270 align:center line:90% position:50% size:100% plataformak larunbat honetan, hilak hamasei. 00:00:06.770 --> 00:00:08.960 align:center line:90% position:50% size:100% "Guztiontzako Giza eskubideak nonahi" lelopean. 00:00:09.560 --> 00:00:12.080 align:center line:90% position:50% size:100% Giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzea, 00:00:12.160 --> 00:00:15.180 align:center line:90% position:50% size:100% Gazako genozidioa nabarmenduz eta goraka doazen 00:00:15.220 --> 00:00:18.660 align:center line:90% position:50% size:100% imigrazioaren aurkako politiketan eskuin muturrak duen garrantzia 00:00:18.680 --> 00:00:21.400 align:center line:90% position:50% size:100% azpimarratzea dira manifestazioaren helburu nagusiak. 00:00:22.220 --> 00:00:25.520 align:center line:90% position:50% size:100% Gorlizko Astondo partetik Plentziako Arkote arrapalarako bidea 00:00:25.570 --> 00:00:28.090 align:center line:90% position:50% size:100% aldarriz bete dute. Behin helmugara helduta, 00:00:28.250 --> 00:00:31.050 align:center line:90% position:50% size:100% Europara sartzeko saiakeran hil diren errefuxiatuei 00:00:31.230 --> 00:00:34.090 align:center line:90% position:50% size:100% omenaldia egin zaie. Plataformaren ustez, 00:00:34.430 --> 00:00:39.040 align:center line:90% position:50% size:100% EBaren Migrazio eta Asilorako Itunean adostutakoak asilo eskubidean 00:00:39.100 --> 00:00:41.460 align:center line:90% position:50% size:100% atzera egitea dakar, migratze prozesua 00:00:41.540 --> 00:00:45.040 align:center line:90% position:50% size:100% kriminalizatzen duelako, jatorrizko herrialdeetako baldintzak 00:00:45.060 --> 00:00:48.480 align:center line:90% position:50% size:100% hobetzea eta migrazio ordenatua sustatzea bilatzen duten politikak 00:00:48.600 --> 00:00:52.790 align:center line:90% position:50% size:100% indartu beharrean. Ongi Etorri Errefuxiatuaken esanetan, 00:00:53.190 --> 00:00:55.770 align:center line:90% position:50% size:100% munduko nazioen axolagabekeria eta konplizitateak 00:00:56.210 --> 00:00:58.170 align:center line:90% position:50% size:100% Gazan gertatzen ari dena ahalbidetzen dute. 00:00:59.110 --> 00:01:02.550 align:center line:90% position:50% size:100% Gainera, eskuin muturraren hazkundeak eta Amerikako Estatu Batuetako 00:01:02.750 --> 00:01:05.710 align:center line:90% position:50% size:100% eta Europako zenbait gobernutan izan duen eraginak 00:01:06.050 --> 00:01:08.530 align:center line:90% position:50% size:100% testuingurua aldatu dutela ohartarazi dute. 00:01:09.230 --> 00:01:12.310 align:center line:90% position:50% size:100% Politika belizista horiek aldaketa sakonagoen adierazle dira, 00:01:12.650 --> 00:01:15.150 align:center line:90% position:50% size:100% eta horren sintoma da 2. Mundu Gerraren amaieratik 00:01:15.210 --> 00:01:17.250 align:center line:90% position:50% size:100% ezarritako adostasunak hausten ari direla. 00:01:18.090 --> 00:01:20.860 align:center line:90% position:50% size:100% Amaitzeko, herritar guztientzako errolda lortzeko 00:01:20.900 --> 00:01:23.780 align:center line:90% position:50% size:100% ekimenari jarraitasuna emango zaiola esan dute. 00:01:24.400 --> 00:01:26.500 align:center line:90% position:50% size:100% Hurrengo fase batean murgilduko da ekintza. 00:01:26.920 --> 00:01:29.420 align:center line:90% position:50% size:100% Egoera berezietan erroldatzeko irizpide komunak 00:01:29.520 --> 00:01:32.360 align:center line:90% position:50% size:100% onartzea, praktikan jartzea eskatuko diete udalei, 00:01:32.740 --> 00:01:34.000 align:center line:90% position:50% size:100% prozesu horiek errazteko.