WEBVTT 00:00:00.980 --> 00:00:04.420 align:center line:90% position:50% size:100% - Euskal gehiengo sindikalak bat egin du pentsiodunen mugimenduak 00:00:04.480 --> 00:00:07.640 align:center line:90% position:50% size:100% deitutako mobilizazioekin. Hauek gutxieneko pentsioa 00:00:07.840 --> 00:00:12.470 align:center line:90% position:50% size:100% EAEko gutxieneko soldatarekin parekatzearen alde egingo dira. 00:00:12.690 --> 00:00:15.630 align:center line:90% position:50% size:100% Irailaren 20an Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 00:00:15.650 --> 00:00:19.040 align:center line:90% position:50% size:100% eta 25ean berriz ere Gasteizen. Euskal Herriko pentsiodunen 00:00:19.080 --> 00:00:21.400 align:center line:90% position:50% size:100% mugimendua bost hilabetez lanean aritu da 00:00:21.520 --> 00:00:24.600 align:center line:90% position:50% size:100% herri ekimen legegilearen aldeko babesa lortzeko. 00:00:24.760 --> 00:00:28.670 align:center line:90% position:50% size:100% Horrela, 144.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte, 00:00:28.850 --> 00:00:31.070 align:center line:90% position:50% size:100% eta horiek Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ere. 00:00:31.210 --> 00:00:34.490 align:center line:90% position:50% size:100% Alabaina, horren aurrean, Jaurlaritzak egindako txostenak 00:00:34.620 --> 00:00:37.580 align:center line:90% position:50% size:100% kutsu politikoa duela salatu du mugimenduak, eta, 00:00:37.660 --> 00:00:40.040 align:center line:90% position:50% size:100% beraz, euren iritziz, alderdiek ez dute 00:00:40.240 --> 00:00:43.830 align:center line:90% position:50% size:100% inolako asmorik erantzun bat emateko. Horrenbestez, Euskal Herriko 00:00:43.910 --> 00:00:46.350 align:center line:90% position:50% size:100% pentsiodunen mugimenduak azaldu du eusko alderdi jeltzaleak 00:00:46.390 --> 00:00:48.730 align:center line:90% position:50% size:100% eta PSEk Legebiltzarrean izan behar duten 00:00:48.790 --> 00:00:52.070 align:center line:90% position:50% size:100% eztabaida galarazi nahi duela. Irailaren 25ean 00:00:52.110 --> 00:00:56.120 align:center line:90% position:50% size:100% bozkatuko da izapideak hasi ala ez, eta, beraz, alderdi politikoei 00:00:56.140 --> 00:00:58.980 align:center line:90% position:50% size:100% egitasmoaren alde bozka dezaten eskatu diete. 00:00:59.060 --> 00:01:02.060 align:center line:90% position:50% size:100% Pentsiodunek argi utzi dute herri ekimen legegilea 00:01:02.180 --> 00:01:05.180 align:center line:90% position:50% size:100% tramitera onartu ezean, langileria guztiaren 00:01:05.280 --> 00:01:08.700 align:center line:90% position:50% size:100% kalterako izango dela, baina bereziki emakume pentsiodunen 00:01:08.760 --> 00:01:12.190 align:center line:90% position:50% size:100% kalterako, hauek jasotzen baitituzte pentsio txikienak. 00:01:12.420 --> 00:01:16.030 align:center line:90% position:50% size:100% Gaineratu dute pentsioetan emakume eta gizonen arteko arrakala 00:01:16.210 --> 00:01:19.390 align:center line:90% position:50% size:100% % 40 ingurukoa dela, eta, beraz, salatu dute 00:01:19.410 --> 00:01:22.570 align:center line:90% position:50% size:100% eusko alderdi jeltzaleak eta PSEk aurkeztutako txostenarekin 00:01:22.790 --> 00:01:26.470 align:center line:90% position:50% size:100% agerian uzten dutela zaintza lana ez dutela aintzat hartu nahi.