WEBVTT 00:00:00.030 --> 00:00:03.110 align:center line:90% position:50% size:100% - Astearte honetan, Elhuyarrek Leiho Morea 00:00:03.210 --> 00:00:06.820 align:center line:90% position:50% size:100% webgunea aurkeztu du, feminismoarekin lotutako edukiak 00:00:06.960 --> 00:00:09.420 align:center line:90% position:50% size:100% euskaraz biltzen dituen plataforma berria. 00:00:10.040 --> 00:00:13.400 align:center line:90% position:50% size:100% Idatzizko eta ikus-entzunezko edukiak uztartzen dituen 00:00:13.440 --> 00:00:17.420 align:center line:90% position:50% size:100% euskarazko lehen corpusa da. Aurkezpena goizean egin dute 00:00:17.580 --> 00:00:20.700 align:center line:90% position:50% size:100% Usurbilgo egoitzan. Bertan parte hartu dute 00:00:20.860 --> 00:00:24.590 align:center line:90% position:50% size:100% Itziar Cortes Etxabe Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia 00:00:24.650 --> 00:00:27.710 align:center line:90% position:50% size:100% Unitateko koordinatzailea eta Margaret Bullen 00:00:27.890 --> 00:00:30.230 align:center line:90% position:50% size:100% Euskal Herriko Berdintasunerako zuzendaria. 00:00:30.690 --> 00:00:34.440 align:center line:90% position:50% size:100% Bertan, hizlariek azpimarratu dute berdintasun errealerako 00:00:34.640 --> 00:00:38.180 align:center line:90% position:50% size:100% eta gizarte justu baterako bidean ezinbestekoa dela 00:00:38.260 --> 00:00:41.600 align:center line:90% position:50% size:100% diskurtso feministan sakontzea eta diskurtso hori 00:00:41.760 --> 00:00:44.680 align:center line:90% position:50% size:100% herritar guztien eskura jartzea. Helburu horrekin 00:00:44.780 --> 00:00:47.520 align:center line:90% position:50% size:100% sortu da Leio Morea koma eus webgunea. 00:00:48.230 --> 00:00:50.810 align:center line:90% position:50% size:100% Idatzizko edukiak eta ikus-entzunezkoak 00:00:50.910 --> 00:00:54.380 align:center line:90% position:50% size:100% bateratzen ditu, eta feminismoaren inguruko ezagutza 00:00:54.530 --> 00:00:57.780 align:center line:90% position:50% size:100% modu errazean kontsultatu eta ikertzeko tresna da. 00:00:58.180 --> 00:01:02.130 align:center line:90% position:50% size:100% Ataria bi atal nagusitan banatuta dago, hiztegia eta corpusa, 00:01:03.370 --> 00:01:06.190 align:center line:90% position:50% size:100% Terminoak eta definizioak kontsultatzeko Hiztegia 00:01:06.510 --> 00:01:09.950 align:center line:90% position:50% size:100% 2020an aurkeztutako Feminismoa eta Berdintasuna 00:01:09.990 --> 00:01:12.870 align:center line:90% position:50% size:100% hiztegiaren jarraipena da. Bertan jasotako 00:01:12.910 --> 00:01:16.610 align:center line:90% position:50% size:100% oinarrizko kontzeptuei beste berriago eta adierazgarriago 00:01:16.650 --> 00:01:19.610 align:center line:90% position:50% size:100% batzuk gehituz gaurkotuko da. Corpusak, berriz, 00:01:19.770 --> 00:01:24.010 align:center line:90% position:50% size:100% idatzizko eta ikus-entzunezko askotariko edukiak biltzen ditu, 00:01:24.470 --> 00:01:29.690 align:center line:90% position:50% size:100% besteak beste, liburuak, artikuluak, gidak, podcastak eta jardunaldiak, 00:01:30.450 --> 00:01:34.730 align:center line:90% position:50% size:100% denak ere feminismoarekin lotuak. Proiektua EHUaren 00:01:34.830 --> 00:01:38.720 align:center line:90% position:50% size:100% Berdintasunerako Zuzendaritzak eta Deustuko unibertsitateak 00:01:38.780 --> 00:01:41.460 align:center line:90% position:50% size:100% babestu dute. Beste hainbat eragileren 00:01:41.500 --> 00:01:45.760 align:center line:90% position:50% size:100% laguntzari esker gauzatu da ere, besteak beste, argitaletxe, 00:01:45.940 --> 00:01:51.280 align:center line:90% position:50% size:100% hedabide eta elkarteekin elkarlanean. Aurrerantzean horien eduki 00:01:51.420 --> 00:01:55.050 align:center line:90% position:50% size:100% eta argitalpen berriak gehitzen joango dira webgunera, eta, 00:01:55.130 --> 00:01:58.210 align:center line:90% position:50% size:100% aldi berean, hauetatik sortzen diren kontzeptu berriak 00:01:58.330 --> 00:01:59.630 align:center line:90% position:50% size:100% hiztegian jasoko dira.