WEBVTT 00:00:01.720 --> 00:00:04.840 align:center line:90% position:50% size:100% - Maialen Mazonen bikotekide ohia, Jaime Roca, errudun 00:00:04.900 --> 00:00:07.300 align:center line:90% position:50% size:100% deklaratu du Arabako Probintzia Auzitegiak, 00:00:07.520 --> 00:00:10.620 align:center line:90% position:50% size:100% eta 27 urteko espetxe zigorra ezarri dio. 00:00:10.900 --> 00:00:13.880 align:center line:90% position:50% size:100% Epailearen ebazpena asteazkenean jakinarazi dute, 00:00:14.240 --> 00:00:16.920 align:center line:90% position:50% size:100% eta akusatuari maltzurkeriaz egindako hilketa, 00:00:17.340 --> 00:00:20.020 align:center line:90% position:50% size:100% bi abortu delitu eta adingabe baten abandonoa 00:00:20.200 --> 00:00:22.500 align:center line:90% position:50% size:100% leporatu diote. Hiru urte igaro dira 00:00:22.700 --> 00:00:25.700 align:center line:90% position:50% size:100% Rocak Mazon hil zuenetik, Gasteizko hotel batean 00:00:25.820 --> 00:00:29.160 align:center line:90% position:50% size:100% izandako eztabaida baten ondoren. Emakumea haurdun zegoen, 00:00:29.400 --> 00:00:31.730 align:center line:90% position:50% size:100% bikiak espero zituen, eta akusatuarekin 00:00:31.790 --> 00:00:34.670 align:center line:90% position:50% size:100% bi urteko alaba zuen. Epaimahaiaren arabera, 00:00:34.890 --> 00:00:37.490 align:center line:90% position:50% size:100% emakumeak ezin izan zuen bere burua defendatu. 00:00:37.930 --> 00:00:41.610 align:center line:90% position:50% size:100% Horrenbestez, hilketagatik eta espero zituen bikien abortuagatik 00:00:41.690 --> 00:00:45.010 align:center line:90% position:50% size:100% 25 urteko espetxe zigorra ezarri diote, eta 00:00:45.090 --> 00:00:47.010 align:center line:90% position:50% size:100% bi urteko alaba amaren gorpuarekin 00:00:47.070 --> 00:00:50.310 align:center line:90% position:50% size:100% bakarrik uzteagatik beste bi urteko zigorra gehitu diote. 00:00:50.880 --> 00:00:53.320 align:center line:90% position:50% size:100% Epaimahaiak maltzurkeria eta ahaidetasuna 00:00:53.400 --> 00:00:55.980 align:center line:90% position:50% size:100% jo ditu larrigarritzat, baina ankerkeria 00:00:56.100 --> 00:00:58.300 align:center line:90% position:50% size:100% eta genero indarkeria baztertu egin ditu. 00:00:58.620 --> 00:01:01.590 align:center line:90% position:50% size:100% Azken hori ez aplikatzeko arrazoia, epaimahaiaren esanetan, 00:01:01.750 --> 00:01:05.950 align:center line:90% position:50% size:100% arrazoizko zalantzak daudela izan da, eta ez dutela froga nahikorik ikusi 00:01:06.050 --> 00:01:08.960 align:center line:90% position:50% size:100% hilketa kontrol beharragatik egin zela ondorioztatzeko. 00:01:09.220 --> 00:01:13.140 align:center line:90% position:50% size:100% Virginia Urtaran familiaren abokatuak gaitzetsi egin du erabaki hori, 00:01:13.540 --> 00:01:16.280 align:center line:90% position:50% size:100% bikotearen harremanean aspaldiko indarkeria zegoela 00:01:16.460 --> 00:01:18.740 align:center line:90% position:50% size:100% behar bezala frogatu zutela adierazi baitu. 00:01:18.960 --> 00:01:22.560 align:center line:90% position:50% size:100% Ebazpenari dagokionez, 27 urteko espetxe zigorraz gain, 00:01:22.720 --> 00:01:25.940 align:center line:90% position:50% size:100% akusatuak 400.000 €ko kalte-ordaina eman 00:01:25.960 --> 00:01:29.540 align:center line:90% position:50% size:100% beharko dio alabari, eta 200.000 €koa Mazonen aitari. 00:01:29.900 --> 00:01:32.400 align:center line:90% position:50% size:100% Haiengana hurbiltzeko debekua ere ezarri diote. 00:01:32.860 --> 00:01:35.720 align:center line:90% position:50% size:100% Dena den, epailearen aurkako helegitea aurkeztu daiteke, 00:01:36.060 --> 00:01:38.750 align:center line:90% position:50% size:100% eta familiaren abokatua aukera hori aztertzen ari da. 00:01:39.200 --> 00:01:44.240 align:center line:90% position:50% size:100% Kasu horretan, EAEko Auzitegi Nagusiak izango luke azken hitza.