WEBVTT 00:00:00.030 --> 00:00:03.130 align:center line:90% position:50% size:100% - Ostegun honetan Desokupacyl enpresak 00:00:03.270 --> 00:00:07.080 align:center line:90% position:50% size:100% Irungo familia langile baten aurka egindako etxegabetze saiakera 00:00:07.240 --> 00:00:10.420 align:center line:90% position:50% size:100% bertan behera geratu da. Etxebizitza Sindikatu 00:00:10.460 --> 00:00:13.320 align:center line:90% position:50% size:100% Sozialistaren arabera, enpresa faxistako kideak 00:00:13.700 --> 00:00:16.160 align:center line:90% position:50% size:100% familiari presioa egin eta mehatxuen bidez 00:00:16.280 --> 00:00:19.430 align:center line:90% position:50% size:100% etxebizitzatik alde eginarazteko asmoz agertu dira, 00:00:19.860 --> 00:00:23.650 align:center line:90% position:50% size:100% baina sindikatuko kideek aurre egin eta alde egitera behartu dituzte. 00:00:24.350 --> 00:00:27.550 align:center line:90% position:50% size:100% Azaldu duenez, aste batzuk lehenago izan zuten familia 00:00:27.590 --> 00:00:30.650 align:center line:90% position:50% size:100% horren egoeraren berri, eta ordutik harremanetan egon dira 00:00:30.690 --> 00:00:33.030 align:center line:90% position:50% size:100% enpresaren jardunaren aurrean antolatzeko. 00:00:33.410 --> 00:00:36.490 align:center line:90% position:50% size:100% Eguerdi aldera iritsi dira Desokupacyl-ko kideak, 00:00:36.670 --> 00:00:39.320 align:center line:90% position:50% size:100% baina alde egin dutenean arratsaldean itzuliko zirela 00:00:39.380 --> 00:00:42.980 align:center line:90% position:50% size:100% iragarri dute. Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren 00:00:43.020 --> 00:00:46.460 align:center line:90% position:50% size:100% esanetan, arratsaldeko 15:00tarako dozenaka lagun bildu dira 00:00:46.520 --> 00:00:49.560 align:center line:90% position:50% size:100% familia babesteko. Hala ere, enpresako kideak 00:00:49.680 --> 00:00:52.800 align:center line:90% position:50% size:100% ez dira berriro agertu. Gertatutakoaren harira, 00:00:52.920 --> 00:00:55.410 align:center line:90% position:50% size:100% sindikatuak salatu du enpresa horien jarduna 00:00:55.550 --> 00:00:59.370 align:center line:90% position:50% size:100% ez dela okupazio kasuetara mugatzen, eta maizter erregularren aurka ere 00:00:59.490 --> 00:01:02.450 align:center line:90% position:50% size:100% aritzen direla, jabeek etxebizitzatik kanporatu 00:01:02.490 --> 00:01:05.090 align:center line:90% position:50% size:100% nahi dituztenean. Horren aurrean antolatzeko 00:01:05.150 --> 00:01:07.310 align:center line:90% position:50% size:100% deia luzatu dute, eta nabarmendu dute 00:01:07.470 --> 00:01:09.610 align:center line:90% position:50% size:100% oraingoan konpainiak atzera egin duen arren, 00:01:10.010 --> 00:01:12.030 align:center line:90% position:50% size:100% adi jarraituko dutela, haien hitzetan, 00:01:12.250 --> 00:01:14.810 align:center line:90% position:50% size:100% beste edozein unetan berriro ager daitezke eta.