WEBVTT 00:00:00.540 --> 00:00:03.300 align:center line:90% position:50% size:100% - Arabar bolo jokoa Arabako kirol tradizional 00:00:03.440 --> 00:00:06.600 align:center line:90% position:50% size:100% adierazgarrienetakoa da, euskal kirol ondarearen parte dena. 00:00:06.760 --> 00:00:11.030 align:center line:90% position:50% size:100% Egurrezko bola batekin jokatzen da. 2,5 kilo eta 3 kilo arteko pisua 00:00:11.050 --> 00:00:13.190 align:center line:90% position:50% size:100% izan ohi du, eta ohol estu batean zehar 00:00:13.270 --> 00:00:15.210 align:center line:90% position:50% size:100% jaurtitzen dute, pistaren amaieran 00:00:15.310 --> 00:00:18.380 align:center line:90% position:50% size:100% jarritako boloak botatzeko. Urteetan zehar funtsezko 00:00:18.460 --> 00:00:21.920 align:center line:90% position:50% size:100% gizarte jarduera zen bola jokoa, eta Arabako herri gehienetan 00:00:22.060 --> 00:00:24.500 align:center line:90% position:50% size:100% elizatik gertu bolatokiak kokatzen ziren. 00:00:24.780 --> 00:00:27.700 align:center line:90% position:50% size:100% Bertan herritarrak biltzen ziren, jaiak ospatzen ziren 00:00:27.740 --> 00:00:31.470 align:center line:90% position:50% size:100% eta apustuak ere egiten ziren. Arabar bolo jokoaren barnean 00:00:31.510 --> 00:00:34.430 align:center line:90% position:50% size:100% diziplina desberdinak dauden arren, ezagunena Arabako 00:00:34.470 --> 00:00:38.150 align:center line:90% position:50% size:100% Lautadan jokatzen dutena da. Dena den, lurraldeko eremu bakoitzak 00:00:38.190 --> 00:00:41.330 align:center line:90% position:50% size:100% bere berezitasunak ditu, jokatzeko moduari dagokionez, 00:00:41.490 --> 00:00:44.830 align:center line:90% position:50% size:100% bai lekuaren antolamenduari bai arauei dagokienez ere. 00:00:45.090 --> 00:00:47.030 align:center line:90% position:50% size:100% Erraza dirudien arren, diziplina honek 00:00:47.090 --> 00:00:49.990 align:center line:90% position:50% size:100% zehaztasun tekniko handia, jaurtiketaren kontrola 00:00:50.050 --> 00:00:53.130 align:center line:90% position:50% size:100% eta pistaren ezagutza eskatzen ditu. Helburua pistaren 00:00:53.170 --> 00:00:55.600 align:center line:90% position:50% size:100% amaieran dauden lau boloak botatzea da, 00:00:55.800 --> 00:00:58.320 align:center line:90% position:50% size:100% edo behintzat, horietako baten bat lurreratzea. 00:00:58.540 --> 00:01:01.980 align:center line:90% position:50% size:100% Zenbat eta bolo gehiago bota, orduan eta puntuazio handiagoa 00:01:02.020 --> 00:01:05.080 align:center line:90% position:50% size:100% lortuko du jokalariak. Parte-hartzaileek adierazten dutenez, 00:01:05.240 --> 00:01:09.340 align:center line:90% position:50% size:100% zailena bola taularen amaierara behar bezala lerrokatua iristea da, 00:01:09.580 --> 00:01:12.690 align:center line:90% position:50% size:100% bertan dagoen lehenengo boloa -kantoia izenekoa- jo 00:01:12.770 --> 00:01:16.130 align:center line:90% position:50% size:100% eta gainerakoen gainean kate-erreakzioa sortzea. 00:01:16.370 --> 00:01:19.780 align:center line:90% position:50% size:100% XIX. eta XX. mendeekin alderatuta bolojokoak 00:01:19.800 --> 00:01:22.820 align:center line:90% position:50% size:100% ospea galdu duen arren, Arabako klub, federazio 00:01:22.900 --> 00:01:25.740 align:center line:90% position:50% size:100% eta txapelketei esker bizirik dirau oraindik ere. 00:01:25.940 --> 00:01:29.040 align:center line:90% position:50% size:100% Asteburuetan, jokalariek herri arteko txapelketak izaten 00:01:29.100 --> 00:01:30.720 align:center line:90% position:50% size:100% dituzte. Horrez gain, Gasteizko 00:01:30.800 --> 00:01:33.780 align:center line:90% position:50% size:100% jaietako hitzordu nagusietakoa ere bada bolojokoa. 00:01:33.940 --> 00:01:36.260 align:center line:90% position:50% size:100% Baina noiz ospatu zuten lehenengo txapelketa? 00:01:36.460 --> 00:01:41.390 align:center line:90% position:50% size:100% Zehazki, 1945eko abuztuaren 12an, igandean, Arabako lehenengo 00:01:41.470 --> 00:01:44.130 align:center line:90% position:50% size:100% Bolo Txapelketa ospatu zen Gasteizko Abere plazan. 00:01:44.270 --> 00:01:47.230 align:center line:90% position:50% size:100% Orduko ekitaldi hori Gasteizko Udal Aurrezki Kutxak 00:01:47.270 --> 00:01:49.950 align:center line:90% position:50% size:100% antolatu bazuen ere, gaur egun jada Arabako 00:01:50.030 --> 00:01:55.360 align:center line:90% position:50% size:100% Bolo Federazioa existitzen da. 1965 urtean sortu zuten, hain zuzen. 00:01:55.680 --> 00:01:59.440 align:center line:90% position:50% size:100% Herri arteko lehenengo txapelketak, berriz, 1977tik 00:01:59.500 --> 00:02:02.940 align:center line:90% position:50% size:100% aurrera antolatzen hasi ziren, eta ekitaldi hauek izan dira 00:02:03.000 --> 00:02:06.130 align:center line:90% position:50% size:100% gehienbat arabarren bola zaletasuna suspertu dutenak. 00:02:06.310 --> 00:02:08.530 align:center line:90% position:50% size:100% Izan ere, arabar boloa kirol hutsa baino 00:02:08.610 --> 00:02:11.570 align:center line:90% position:50% size:100% askoz gehiago da jokalarientzat, herriko bizitzaren 00:02:11.590 --> 00:02:14.190 align:center line:90% position:50% size:100% eta komunitatearen bihotzean dagoen topagunea. 00:02:14.390 --> 00:02:18.470 align:center line:90% position:50% size:100% Bolatokian auzokideak elkartzen dira, adin eta jatorri desberdinetako 00:02:18.570 --> 00:02:22.130 align:center line:90% position:50% size:100% pertsonak harremanetan jartzen dira, eta belaunaldiz belaunaldi 00:02:22.280 --> 00:02:26.080 align:center line:90% position:50% size:100% transmititutako istorioak, ohiturak eta bizipenak partekatzen 00:02:26.100 --> 00:02:28.620 align:center line:90% position:50% size:100% dituzte. Bertan, lagunartea sendotzen dute, 00:02:28.820 --> 00:02:31.260 align:center line:90% position:50% size:100% jende berria ezagutzeko aukera sortzen da 00:02:31.340 --> 00:02:33.920 align:center line:90% position:50% size:100% eta herritarren arteko loturak indartzen dituzte. 00:02:34.180 --> 00:02:36.780 align:center line:90% position:50% size:100% Horregatik guztiagatik, Arabako boloa ez da 00:02:36.840 --> 00:02:39.940 align:center line:90% position:50% size:100% soilik trebetasuna eta lehia uztartzen dituen kirola, 00:02:40.190 --> 00:02:43.930 align:center line:90% position:50% size:100% Herriaren kohesioa, elkartasuna eta gizarte harremanak 00:02:43.970 --> 00:02:47.090 align:center line:90% position:50% size:100% bizirik mantentzen dituen tradizio bizia ere bada.